SIRIMIRI SERVICIOS SOCIOCULTURALES S.L
Zapatari kalea 77 behea
01001 Gasteiz
Tfnoa. : 945 27 68 00
Fax : 945 283166
E-mail : info@sirimiri.net
Adineko pertsonei eta haien zaintzaileei zuzenduriko Arreta Integralean espezializatutako enpresa bat gara, eta 1987az geroztik ari gara lanean gerontologiaren arloan.
Gure lanak pertsona guztiek bizitza duina izateko duten eskubidea egia bihurtzea du helburu. Izan ere, bizitza luzeagoa izateak autonomiarako eta osasunerako aukerak eman behar dituela uste dugu.
Adineko pertsonen eta haien zaintzaileen prebentziorako, sustapenerako eta laguntzarako egiten dugu lan.
Hasieran elkartea izate horrek, gure ildoa eta gaurko izaera zehaztu ditu. Honako hauek dira geure egiten ditugun baloreak: Humanismoa, baliabideak eskuratzeko erraztasunak ematea, sinergia, gure lankideen motibazio maila igotzea, sormena, espezializazioa, arreta integrala eta diziplina arteko arreta.
Gaur egun gure enpresako kalitatearen hobekuntzan murgilduta gaude, EFQM ereduari jarraituz eta gure bezeroen, erabiltzaileen, komunitatearen eta Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak enpresa osatzen dugun pertsonen asebetetasuna lortu nahian.