"Cuando hay una tormenta los pajaritos se esconden, pero las águilas vuelan más alto"

Mahatma Gandhi
Hasiera | Interes-taldeak

Interes-taldeak

Sirimiri-k bere interes-taldeen beharrak eta itxaropenak asebetetzen ditu, lankidetzan eta konpromisoan oinarritutako arreta profesional baten bidez. Gure giza taldeaz gain, honako talde hauek ere nabarmendu nahi ditugu:

Bezeroak-Erakundeak: Gehien bat, izaera publikoko eta toki zein probintzia mailako erakundeak dira.

  • Gasteizko Udala: Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak, Adinekoentzako Egoitzak, Eguneko Arreta Zerbitzuak, Tutoretzapeko apartamenduak; Adineko pertsonen zantzaileentzako arreta zerbitzua; Gizarte Etxeetako Tailerrrak.
  • Arabako Foru Aldundia: Egoitzetako prestakuntza eta tailerrak.
  • Mirandako Udala: Adinduentzako Zentro Soziokulturala.
  • Zuia, Zigoiti, Agurain eta Dulantziko Udalak: Eguneko arretarako landa zentroak.
  • Sartu Araba: Prestakuntza.
 

Bezeroak-Erabiltzaileak: Era zuzen batez gure interbentzioa jasotzen duten pertsonak dira: profesionalak, familiako zaintzaileak eta, batez ere, autonomia maila guztietako adineko pertsonak.

Funtsezko hornitzaileak: Sirimiri-rekin kontratua duten eta guk kudeatzen ditugun zerbitzuak ematen dituzten pertsonak edo erakundeak dira. Guztiok helburu berberak ditugu aurrera eramaten ditugun egitasmoetan.

Aliatuak eta Laguntzaileak: Gure erakundearen lerroak eta helburuak aurrera eramaten laguntzen duten elkarteak dira, eta balioa ematen diote gure lanari. Hona hemen garrantzitsuenak:

  • IMSERSO generazio arteko sarea
  • Matía Fundazioa
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Adsis-Bestalde
  • Ascudean
  • Euskalit