"Cuando hay una tormenta los pajaritos se esconden, pero las águilas vuelan más alto"

Mahatma Gandhi
Hasiera | Gure kultura

Gure kultura

Eginkizuna

Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak SL Vitoria-Gasteizko enpresa bat da, eta bere jarduera Gizarte Zerbitzuen eremuan garatzen du; horretarako, hitzarmen publikoak sinatzen ditu Administrazioarekin.

Bere helburu nagusia da ADINEKO PERTSONEI, FAMILIEI ETA ZAINTZAILEEI KALITATEZKO ATENTZIOA eskaintzea, haien beharrak eta potentzialtasunak aintzat hartuta; hartara, enpresak ezinbestekotzat jotzen du bere programak eta zerbitzuak etengabe hobetzea.

 

Ikuspuntua

Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak SL-k erreferentzia izan nahi du gerontologiaren eremuan Araban, KUDEAKETA- ETA ATENTZIO EREDU BIKAINA duelako, hain zuzen ere, erabiltzaileak, bezeroak eta erakundeko kideak ASEBETETZEN dituen eredua.

Enpresa BERRITZAILEA izan nahi du, etengabeko HOBEKUNTZAREN ALDE egiten du eta KONPROMISO ZUZENA du gizartearekin.

 
 

Baloreak

Profesionaltasuna

Erakundeko kide guztiek gaitasun eta jarrera teknikoak eta etikoak izatea.

Lankidetza

Helburu bateratuak lortze aldera, pertsonek eta taldeek elkarrekin lan egitea.

Konpromisoa

Kideak modu aktiboan inplikatzea erakundean; horrek berekin dakar Sirimiriko kideek bat egitea erakundearen

eginkizunarekin, ikuspuntuarekin eta baloreekin.