"Cuando hay una tormenta los pajaritos se esconden, pero las águilas vuelan más alto"

Mahatma Gandhi
Hasiera | Gure taldea

Gure taldea

Pertsonak izugarri garrantzitsuak dira Sirimiri-n. Kalitatezko interbentzioa lortzeko, profesionalak dira gure baliabide nagusia, Zerbitzu Soziokulturalen eremuko erakundeen errealitateak eskatzen duen bezala: “pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten duten pertsonak”.

Gure egitasmoak aurrera eramateko, berariazko taldeak sortzen ditugu, hainbat diziplinatan espezializatutako profesionalek osatuta. Gure pertsonek eta taldeek sare bat osatzen dute haien artean; sare hori, era berean, zabaldu egiten da eta balio erantsia dakarten beste errealitate batzuekin aritzen da elkarreraginean.

Sirimiri-n, ahalegintzen gara enplegu duina eskaintzen; halaber, saiatzen gara, inguru atsegin baten barruan, esparru bat, denbora bat eta harreman batzuk eskaintzen, non aukera ematen den gizaki eta profesional gisa garatzeko.