"Cuando hay una tormenta los pajaritos se esconden, pero las águilas vuelan más alto"

Mahatma Gandhi
Hasiera | Nor gara?

Nor gara?

Adineko pertsonentzako eta haien zaintzaileentzako arreta integralean espezializatutako enpresa bat gara, eta 1987az geroztik ari gara lanean.

Gizarte izaera da nagusi geurean, gizarte elkarte bat izan baikara hasiera-hasieratik.

Arreta berezia eskaintzen diegu zahartze osasungarriari loturiko alderdi kualitatiboei; izan ere, uste dugu bizitza luzeago batek etengabeko autonomia eta osasun aukerekin lotuta egon behar duela.

 

ZER ESKAINTZEN DUGU?

  • Argibideak, aholkularitza eta orientabidea.
  • Arreta pertsonala.
  • Interbentzio sozio-hezigarria eta psikosoziala.
  • Laguntza soziala.
  • Prestakuntza.

Etengabeko hobekuntzara goaz, eta, horretarako, EFQM kalitate eredua hartu dugu ardatz; izan ere, geure interes talde guztiak asebete nahi ditugu: erabiltzaileak, bezeroak, komunitatea, eta, nola ez, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak osatzen dugun pertsonak.

Horiek guztiak aintzat hartuta, geure kultura berriro definitu dugu, eta geure urratsak etengabeko prestakuntzara bideratu ditugu.