"Cuando hay una tormenta los pajaritos se esconden, pero las águilas vuelan más alto"

Mahatma Gandhi
Hasiera | Zahartze Aktiboa eta Gerontologiako arreta

Zahartze Aktiboa eta Gerontologiako arreta

Adineko pertsonak bizitza luzea izan duten helduak dira. Behar espezifikoak sortzen direnean, ordea, gerontologian espezializaturiko interbentzioa behar izaten da.

Hainbat egoeratan, mendekotasun edo sustapen egoeretan esaterako, Arreta Integral egokia emateko orduan, ezinbestekoa izaten da zehatz-mehatz jakitea zein diren giza taldearen ezaugarriak eta langileen ahalbide pertsonalak nahiz profesionalak.

Zahartze Aktiboen oinarriak adin goiztiarretatik landu daitezke ondo ulertuaren ekintzen bidez eta baita komunitatean pertsonen parte hartzearekin. Gure proposamenak Adinduentzako Zentro Soziokulturaletatik, Gizarte Etxeetatik, Sozial Zentroetatik, Herri Kultur Elkarteetatik eta orokorrean elkarrekiko arloan sortzen dira.

Gerontologiako Arreta Autonomi ala menpekotasun duten pertsonei zuzendurik daude Eguneko Arreta Zentroetan, Psikogeriatriko Egoitzetan, nahiz publiko nahiz pribatu arloetan, Zaharte Aktiboetako ikasbidepean.

 
  • Pertsona, talde eta komunitateei Sozial, Soziokultural eta Osasun arloetako eskubide eta baliabideei buruzko Informazioa eta Aholkularitza.
  • Pertsonek eta taldeek dituzten beharren eta ahalmenen Gerontologiako Balorazioa, baliabideei zuzenduriko diagnostikoa eta norabidetzea erraztuz.
  • Pertsonal Arreta: Eguneroko oinarrizko ekintzak garatzen sustatzen dituzten ekintza eta programen bidez, pertsonen autonomi mailarik altuena erabiliz. Garbitasunean, elikaduran, medikazioanprestaturiko laguntzak, astialdiko ekintzak…
  • Soziokultural eta Psikosozial Arreta: Pertsonen ezagupena, jarrerak, ohiturak eta gaitasunak errazteko laguntzen duten programen bitartez, integrazioa eta burujabetasuna lortzeko. Parte hartze eta ordezkapen batzordeak, Eztabaida foroak, Plastika adierazpen, Gorputz adierazpen, Eszenako Tailerrak, informatika, ahalmen estimulatzeko taldeak, Generazio arteko, Kultur arteko programak, egungo teknología, Osasun zaintza.
  • Laguntasuna: Pertsonal ala Talde egitasmoak Inguruan prestatzeko laguntza, bai Sozial Zerbitzuen barrrenean bai Zerbitzu tarteko bidean laguntzeko ekintzak antolatuz.