"Cuando hay una tormenta los pajaritos se esconden, pero las águilas vuelan más alto"

Mahatma Gandhi
Hasiera | Prestakuntza

Prestakuntza

Prestakuntza eta esperientziak elkarri trukatzea jakinduria zabaltzeko dagoen biderik zuzenena da.

Berezko nahiz berariazko ikaskuntzak gure bizitza osoan laguntzen gaitu, eta aukera ematen digu gure esparru pertsonalean eta profesionalean hazten jarraitzeko.

Prestakuntza programen bidez, gerontologiaren munduan sakondu nahi duten guztien esku jartzen ditugu gure ezagutza eta esperientzia.

NORI ZUZENDUA?

  • Adineko pertsonentzako arreta-zerbitzuetan arituak diren profesionalei.
  • Erakunde pribatu zein publikoei.
  • Ikasleei.
  • Zaintzaile ez profesionalei.
  • Adineko pertsonei.
 

ZERBITZUAK:

Hainbat prestakuntza programa garatzen dugu ematen ditugun zerbitzuetan, eta neurrira eskatutako prestakuntza diseinatzen dugu. Prestakuntza programa horietan guztietan, adituek irakasten dute, eta azken metodologia joerak erabiltzen dituzte era ezberdinetan: hitzaldiak, kurtsoak, mintegiak, tailerrak, lan gogoeta- foroak, Word kafeak….