logotipo de Sirimiri y acceso a página principal de su sitio web

Non gaude?

SIRIMIRI SERVICIOS SOCIOCULTURALES S.L

Zapatari kalea 77 behea
01001 Gasteiz

Tfnoa. : 945 27 68 00
Fax : 945 283166
E-mail : info@sirimiri.net

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hasiera | Zerbitzuak | Bitartekaritza

Bitartekaritza

Zaintzaile ez profesionalak  daraman zama (ekonomikoa, fisikoa edota emozionala) arintzeko, bitartekariaren lana lagungarri izan liteke une jakin batzuetan, eta zaintzaile nagusiaren estresa gutxitzen lagun lezake. Horretaz gain, senitarteko batzuen jarrerei  aurre egiteko baliabideak ere eskaintzen dizkio.

Bitartekariak ezinduta ez dauden adineko pertsonen interesen alde egin behar du, batez ere beste batzuek arlo sozial eta ekonomikoan haien izenean erabakiak hartzen dituztenean. Lan horren helburua honako hau da: akordio zuzenak eta guztientzako egokiak hartzea.

Horregatik guztiagatik, adineko pertsonek beste adin-talde batzuek dituzten pertsona arteko gatazka berberak izaten dituzte (ezkontideak banantzea, esaterako), nahiz eta gatazka horiek, adineko pertsonek duten adinagatik, gizarte-, ekonomia- edota familia-ezaugarri bereziak izan.

NORI ZUZENDUA? :

  • Adineko pertsonen arreta-zerbitzuari loturiko hainbat arlotako profesionalei.
  • Enpresei eta elkarteei.
  • Zaintzaile ez profesionalei.
  • Adineko pertsonei.

ZERBITZUAK:

Bitartekaritza lana egitea ondoko egoera hauetan:

  • Adineko senideen tutoretza.
  • Adineko senideen ezintasuna.
  • Zaintzak eta eragindako egoerak.
  • Ezgaituentzako arreta-zerbitzua:
    • Egoera zein den azaltzeko laguntza (gaixotasuna, beharrak, baliabideak -egoitzak, eguneko zentroak...-).
    • Etxebizitzak egokitzeko laguntza, laguntza teknikoak eskuratzea...
    • Zaintze lanak eragiten dituen eguneroko gastuei aurre egiteko laguntza.
    • Adineko pertsonekiko bizikidetza.
    • Kanpoko laguntza.
    • Familia antolatzeko laguntza (txandak...).
  • Bikotekideen arteko gatazkak eta familia-gatazkak.

 

f-3.net